Domekako bizikleta martxarekin hasiko da Sareren "Ibilian-ibilian, etxerako bidean" dinamika
2021/05/28
15:16
eta kitto!
Euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen Sare elkarteak “Ibilian-ibilian, etxerako bidean” goiburuko kanpaina ipini du martxan. Horren baitan, hainbat ekimen garatuko dituzte orain hasi eta urrira bitartean eta Debaldeari tokatu zaio kanpainarekin hastea. Horretarako, domekan Oñatitik Elgoibarrera joango den Bizikleta Martxa antolatu dute. Azaldu dutenez, “Oñatin goizeko 10:00etan hasiko da; ondoren, Bergaran 11:00etan hamaiketakoa egingo da plazan; eta Elgoibarren amaituko da, 12:30ak aldera, manifestazioarekin eta Kalebarren plazan egingo den ekitaldi batekin”. Ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.
Horrez gain, gaur hileko azken barixakua dela eta, ohikoari jarraituta 19:30etan hasiko da “Azken Ostirala” elkarretaratzea, Eibarko Sareren eskutik.
Horrez gain, gaur hileko azken barixakua dela eta, ohikoari jarraituta 19:30etan hasiko da “Azken Ostirala” elkarretaratzea, Eibarko Sareren eskutik.