Domekako hauteskundeei internet bidezko jarraipena egingo diegu

Domekako hauteskundeei internet bidezko jarraipena egingo diegu
2014/05/23 00:00
eta kitto!

Domekan, hilaren 25ean, Europako hauteskundeak direnez, jarraipena egingo diogu egun horretan gertatzen denari. Dena dela, oraingoan ez dugu alerik kaleratuko, Udalerako, Batzar Nagusietarako, Eusko Legebiltzarrerako eta Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetan egiten dugun moduan. Oraingo hauteskunde hauek ez gaituzte-eta hain gertutik harrapatzen eta zailagoa baita bertako datuak gure herriaren errealitatera estrapolatzea. Oraingoan, dena dela, arratsaldetik aurrera jarraituko dugu gure hauteslekuetako martxa eta Eibarren jasotako datuen berri webgune honetan izango duzue, gauez -behin emaitzak jakin ondoren- hauteskundeetara aurkeztu diren alderdiek gure herrian dituzten ordezkarien interpretazioak jasotzeaz gainera.