Domekako Huesca-Eibar partidurako sarrerak salgai daude Orsaixanen

Domekako Huesca-Eibar partidurako sarrerak salgai daude Orsaixanen
2024/01/16 12:20
eta kitto!
Huescako klubak bidalitako 189 sarrerak 20 eurotan daude salgai Eibar FT-ren dendan. Sarrerak Huesca estadioko harmaila bisitariari dagozkio eta bulego ordutegian egongo dira eskuragarri bihar arte, 18:00etan. Sarrerak erosteko, beharrezkoa izango da bertaratutako guztien identifikazio-datuak eta kontaktatzeko datuak ematea. Sarrerak erosteko unean, ez dira entregatuko, eta eguen goizean bidaliko dira posta elektronikoz. Posta elektronikorik ez dutenek edo eman nahi ez dutenek etzi bertan Orsaixanera joan beharko dute sarrera jasotzeko.

Eibar FT-k datorren domekan El Alcorazen SD Huescaren aurka jokatuko duen partidua prestatzeko astean burutuko dituzten lan-saioak honakoak izango dira: gaur Atxabalpen izango dira, 11:00etatik aurrera; bihar ordu berean jardungo dute Ipuruan, baina ateak itxita; etzi atseden eguna izango dute; etzidamu Atxabalpera itzuliko dira, goizeko 11:00etan orduan ere; eta zapatuko azken lan-saioa toki eta ordu berean izango da, baina ateak itxita berriro ere. Domekako partidua arratsaldeko 18:30ean hasiko da.