Domekako SD Eibar - Alcorcon partidurako sarrerak salgai

Joseba Etxeberriaren mutilek egunero izango dute lan-saio bat neurketa prestatzeko
Domekako SD Eibar - Alcorcon partidurako sarrerak salgai
2024/04/16 10:19
eta kitto!

Domekan 16:15ean jokatuko den Liga Hypermotioneko partidurako sarrerak klubaren webgunean eta Orsaixango bulegoetan eros daitezke. Prezioak honakoak dira: Ekialdeko eta Mendebaldeko Harmailak: 20€; B Aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea): 20€; A Aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea): 25€; Erdialdeko Aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea): 30€; Haurrentzako sarrerak (13 urtetik beherakoak): 10€. Bestalde, eserlekuen liberazioa partiduaren eguna baino 2 ordu lehenago aktibatuta dago, bai online, bai aurrez aurre edo telefonoz. Sarrera salduz gero, 10€ itzuliko dira. Gainera, VIP sarrerak ere eros daitezke, 90 eurotan.
Aukera egongo da, baita ere, partidua hasi aurretiko haurren argazkiak ateratzeko jokalariekin; horretarako, SD Eibar-ko bazkide, akziodun edo zaleek izena eman dezakete.

Bestalde, partiduari begira, Joseba Etxeberriaren mutilek egunero izango dute lan-saio bat. Gaurkoa eta biharkoa 11:00etan hasiko dira, biak Atxabalpen. Etzikoa eta etzidamukoa ere 11:00etan hasiko dira, baina Ipuruan izango dira: egueneko entrenamendua ateak itxita egingo da, eta barixakukoa Anexoan burutuko da. Partiduaren aurreko azken lan-saioa ere ateak itxita egingo dute, zapatu arratsaldean, 17:00etan hasita, Atxabalpen.