Domekan egingo du urteroko batzarra Goi Argi elkarteak

Domekan egingo du urteroko batzarra Goi Argi elkarteak
2024/03/13 11:35
eta kitto!

Goi Argi elkarteko urteroko batzarra martxoaren 17an, domeka, izango da Toribio Etxebarria kalean elkarteak dituen lokaletan.  18:30ean hasiko da 2023ko balorazio eta balantzearekin eta 2024rako aurreikuspenarekin. Ondoren, zuzendaritza batzordea berritzeari ekingo zaio. Amaieran oparien zozketa egingo dutela iragarri dute. Elkartetik jende gehien agertzea eskatzen dute. Bestalde, 13:15an urtean zehar hildako bazkideen alde meza egingo da San Agustin elizan.