Domekan egingo dute expo-outlet solidarioko zozketa

Domekan egingo dute expo-outlet solidarioko zozketa
2016/06/16 09:35
eta kitto!
Egunotan Topalekuan dagoen errefuxiatuen aldeko Expo-outleta azken txanpan sartu da eta, antolatzaileek aditzera eman dutenez, errifaren zozketa egingo dute domekan, 19:30ean. Txartelak euro bat balio du eta irabazleak Mandiola auzoko paisaia margotuta duen "Hesolak" koadroa (olioa, 100x70) etxera eramango du (saritutakoari, saldu gabe dagoen beste lanen bat gehiago gustatuz gero, aldatzeko aukera izango du). Domekan 21:00etan itxiko dute erakusketa eta azken errematea egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

errifakimage