Domekan Eibar FT-k Alcorconen jokatuko duen partidurako sarrerak salgai

Domekan Eibar FT-k Alcorconen jokatuko duen partidurako sarrerak salgai
2023/12/13 12:40
eta kitto!
Atzo arratsaldetik daude salgai, 20 eurotan, AD Alcorconek bidalitako 200 sarrerak Orsaixanen. Domekan eguerdiko 14:00etan hasiko da partidu hori Santo Domingon, eta sarrerak barixakuko 13:00ak arte lortu daitezke. Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa izango da bertaratutakoen datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.