Domekan Elx-en aurkako partidurako sarrerak salgai jarri ditu SD Eibar-ek

200 sarrera egongo dira eskuragarria 15 euroko prezioan
Domekan Elx-en aurkako partidurako sarrerak salgai jarri ditu SD Eibar-ek
2024/02/13 12:39
...eta kitto!

Elx CF taldeak bidalitako 200 sarrerak jarri ditu salgai SD Eibar-ek datorren domeka arratsaldean jokatuko den partiduari begira. Sarrerak Orsaixan esparruan erosi ahal izango dira bakarrik, eguenean, hilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan amaituko den epearen barruan.  Ilikitarrak bidalitako sarrera horiek 15 euroko prezioa dute. Hori bai, sarrerak erosteko beharrezkoa izango da bertaratutako guztien identifikazio-datuak eta kontaktuko datuak ematea.

Martinez Valero estadioan gaueko 21:00etatik aurrera domekan jokatuko den partidu hori prestatzeko aste honetan Joseba Etxeberriaren taldeak lau lan-saio izango ditu aurretik. Gaurko atsedenaren ondoren, bihar, etzi eta etzidamu goizeko 11:00etatik aurrera izango dituzte entrenamendu horiek: eguaztenean Atxabalpen, eguenean Ipuruan (saio hori ateak itxita) eta barixakuan Ipuruako anexoan. Partiduaren aurreko azken saioa Alacanten egingo dute, zapatuan, 16:30ean hasita.