Domekan Herri Urrats-en edizio berria egingo dute Senpereko lakuan
Aurtengo berritasunen artean, oraingoan zortzi gune izango dituela dago, aurrekoetan baino bi gune gehiago (Bizkaia eta KEI) eta eszena berri bat, azken hori Gipuzkoa gunean. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute eta animazioak ez dira faltako. Gunez-gune, honakoak izango dira:
Nafarroa Berria gunea: Basapiztiak, Mister Xaguak, Zetkin, Delirium Tremens, Muga Zero (Maketa Lehiaketako irabazlea), Esne Beltza eta Leihotikan.
Araba Berria gunea: Haizea Arrosa, Mutxikoak, Niko Etxart, Bele, Neomak, Nogen eta Holako Deluxe.
Gipuzkoa gunea: Bertsolariak (Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Unai Agirre. Xalbat Alzugarayren gidaritzapean), Baiona Kantuz, Etxepe, Pisso OPH, Eire eta DJ Bull eta Elepunto.
Xiberua gunea (Dantza gunea): Estitxu Robles eta Dantzaz, Neskena, Brilili Banda, Ortzadar eta Erregetxopitak eta Los Chancaires.
Lapurdi gunea: Zapiain Sagardotegia, Zikiroa, Kuxkutu. Mantangorri eszenan umeentzat: Gurashow, Pontx eta Eidaberen Gora Bihotzak.
Baxe Nafarroa gunea: Erronka Nazionala.
Bizkaia gunea: Umeentzako puzgarriak.
KEI gunea (Kattalin Elizalde kolegioan): Pilota partidak goiz osoan.
Aurrekoez gain, aintziran zehar joaldunak, Elektropottotte, Elektrotxorongo, Gaitistan etabar izango dira. Eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dute lau haizetara, ortzadar erraldoi bat margotuz aintziran.