Domekan Ipuruan erabakiko da SD Eibar B eta Sabadellen arteko igoerako play-offa
Gizonezkoen bigarren taldeak 90. minutuan lortu zuen berdinketa joaneko partiduan
2025/05/13
11:36
eta kitto!
Aurreko domekan Sabadellen jokatutako 1. RFEF Mailara igotzeko play-offaren joaneko partiduan bana berdindu ondoren, Ipuruak domeka eguerdian (12:00etan hasita) hartuko duen itzulerako norgehiagokan erabakiko da zeinek egingo duen aurrera. SD Eibarko gizonezkoen bigarren taldeak maila bikaina erakutsi zuen Nova Creu Altan eta, partidu hasieratik galtzen joan arren, kataluniarrek penaltiz lortutako golarekin, jokoaren pisua eraman zuen 90. minutuan berdinketa lortu arte, Sarasketak gauzatutako golarekin.