Domekan junior mailako 87. San Juan Sari Nagusia jokatuko da goizez

Domekan junior mailako 87. San Juan Sari Nagusia jokatuko da goizez
2023/06/16 10:21
eta kitto!
Domeka goizean, 10:00etan hasita, jokatuko da Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako San Juan Sari Nagusia. Probintzia mailako junior proba hori aspaldikoenetakoa da (mendeurrenera iristeko dozena bat edizio falta zaizkio) eta etzikoan ia 97 kilometroko ibilbidea izango du, tartean Kalbario (63,3 kilometroan) eta Azkarateko (79,9 kilometroan) gainak atzean lagata. Irteera, Untzagan izan beharrean, Julian Etxeberria kalean izango da oraingoan, anbulatorioaren aurrean, eta hortik Maltzagaraino joango dira martxa neutralizatuan, bertan irteera ofiziala egiteko. Lehenengokoen helmugaratzea 12:25erako espero dute antolatzaileek.