Domekan kontzertu berezia eskainiko du Usartza Txistulari Taldeak udaletxeko arkupeetan
Iñaki Orbegozo Usartza Txistulari Taldeko kidea izateaz gain, Eibarko Cielito musika bandan tronpa jotzen du eta hainbat musika eskoletan tronpa irakaslea izan da.
Rodolfo Epelde, Eibarren jaio zen eta tronpa ikasketak Donostian eta Madrilen egin ondoren Hamburgo eta Frantzian burutu zituen ikasketak, Gaur egun hainbat orkestrako maixua da eta “Orquesta Nacional de España”ko tronpa solista da. Horrez gian, “Orquesta de Cadaques”en jotzen du.
Rodolfo Epelde Eibarrera etortzen denean Cielito musika bandarekin jo izan du eta igande honetan Usartza Txistulari taldekoekin arituko da.
Kontzertuaren egitaraua mota ezberdinetako doinuez osatuta dago eta berezitasun bezela “Trompa alpina” batekin arituko da Rodolfo Epelde. Alpeetako tronpa edo adarra deitzen da eta Suizako aintzinako tronpa luze bat da. Tronpa honek 1,5 eta 3,60 metro arteko luzeera dauka.