Domekan saio bakarra eta Errege egunean bikoa Coliseoko zinean
Asteburu honetan domeketan normalean 17:00etan proiektatzen dituzten lehen saioko pelikulak astelehenera pasatuko dituzte, Errege eguna dela aprobetxatuz. Horrela, oraingoan domekan saio bakarra izango da, eta astelehenean, normalean bakarra izaten denean, orain bi saio izango dira. Bestalde, urtarrilaren 6 hori jaieguna izanda, ez da Ikuslearen Egunik izango.
Asteburuan proiektatuko diren pelikulak hiru izango dira, ohiko lauren ordez: Paolo Sorrentinoren “Parthenope” eta Michael “Better Man” drama izango dira ikusgai, Jeff Fowler-en “Sonic 3. La película” komediarekin batera. Aurreko bien luzera dela eta, asteleheneko lehen saioa ordu laurden lehenago hasiko da kasu bietan, hau da, 16:45ean.
”Parthenope” 1 Aretoan joango da, eta beste biek 2 Aretoa eta Antzokia tartekatuko dute.