Domekan Simon Aldazabal lasterketaren 29. edizioa jokatuko da
Klub Deportiboko atletismo batzordeak antolatuta, domeka goizean jokatuko den igoerak oraingoan Armando Azkonaga atleta-ohia omenduko du. Aurreko urteetako bidetik, proba goizeko 10:30ean abiatuko da Depor paretik eta Arrateko zelaian bertan amaituko, aurretik bost kilometro eta erdi izango dituen ibilbidea osatu eta gero. Izen-emateak Deporren bertan ahal izango dira goizeko 09:30etik aurrera eta inskripzioak doanekoak dira.
Parte-hartzaileek Orbetik joko dute Arrateren bila eta bidean %20tik gorako aldapak ere izango dituzte zain. Antolatzaileek dioten bezala, “sariak egongo dira lehenengo atletentzat eta baita zozketa bat ere partehartzaile guztien artean. Gainera, Urkizuko iturrira lehenengo heltzen diren atletek (emakumezkoen zein gizonezkoen ataletan) txuleta bana jasoko dute”. Probaren orain arteko markak Hassan Oubadik (25’02’’) eta Cristina Loedik (32’21’’) dituzte 201tik.