Domekan Untzaga plaza aldarriz bete nahi du Hamaika Gara mugimenduak
2020/06/03
11:04
eta kitto!
Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa da Hamaika Gara egitasmoa. Gure Esku herri mugimenduaren eta alor anitzetako eragileen arteko elkarlana eta sarea ditu oinarri eta domekan mobilizazio bateratua egitera deitu dituzte herritarrak: bakoitzak bere aldarriak kartoi batean idazteko eta ekainaren 7an, 11:00etatik 14:00etara, plazara eramateko eta lurrean lagatzeko eskatu dute. Horren bidez, herrietako eta hirietako plazak “berreskuratu eta aldarriz bete” nahi dituzte.
Etorkizun politikoa erreferendum bidez erabaki ahal izateko, hainbat eragilek sinadura bilketa bat abiatu zuten martxoaren 11n, Hamaika Gara izenpean. Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak abiatu zuen eta 24 eragile dira orain sustatzaileak. Baina, egitasmoa aurkeztu eta egun gutxira, osasun krisiak den-dena baldintzatu zuen, baita ekimena ere: sinadura bilketa aldi batez sustatzeari utzi zioten, eta kalean egitekoak zituzten mobilizazioak udazkenera atzeratzea erabaki zuten sustatzaileek.
Orain, ordea, mobilizazio batera deitu dute. Izan ere, herritarren aldarrikapenek plaza publikoa berreskuratzeko garaia dela uste dute: “Premiazkoa da bizi dugun eta datorren krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula adieraztea, eta tokiko erabaki burujabeak aldarrikatzea”. Hori dela eta, Hamaika Gara ekinaldian bat egindako eragileek “herri erantzun bat” emateko deia egin dute. Hain zuzen, herritarrek euren aldarriak kartoi batean idazteko eta ekainaren 7an, 11:00etatik 14:00etara, Untzaga plazara eramateko eta lurrean lagatzeko eskatu dute. Horren bidez, herri eta hirietako plazak “berreskuratu eta aldarriz bete” nahi dituzte. Izan ere, plaza publikoa berreskuratzeko garaia dela pentsatzen dute: “Premiazkoa da bizitzen ari garen eta etorriko den krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula adieraztea, eta tokiko erabaki burujabeak aldarrikatzea”.
Gainera, iragarri dute domekako mobilizazio horren ondoren pixkanaka Hamaika Gara erreferendumaren aldeko sinadura bilketari ekingo diotela berriro, eta udazkenetik aurrera kanpaina indartzeko asmoa erakutsi dute. Bitartean, hamaikagara.eus web orrian ere badago sinatzeko aukera.