Domekan Women Eliteko txirrindulariekin jokatuko den proba aurkeztu dute

Proba zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Eibarko Txirrindulari Elkarteko webgunetik. Eta, hortik aparte, bigarren zatia ETB4-k ere emango du zuzenean.
Domekan Women Eliteko txirrindulariekin jokatuko den proba aurkeztu dute
2024/05/22 16:28
eta kitto!

Emakumezkoen txirrindularitzako Eibarko Hiria-Laboral Kutxa VI. Sari Nagusia aurkeztu da gaur goizean Udaletxean. Aurkezpen-ekitaldian Jon Iraola alkatea, Sonia Archeli Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoa eta Kirol Saileko zuzendaria, Marta Pastor Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol-zuzendaria, Angel Lopez Eibarko Txirrindulari Elkarteko presidentea eta Beñat Urain Elkarte bereko zuzendaria izan dira.

Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatu eta UCI World Tour kategoria duen Eibarko Hiria V. Sari Nagusia goizeko 10:00etan hasiko da eta, behin ibilbideko 116 kilometroak gaindituta, Arraten amaituko da 13:00ak baino zertxobait lehenago, helmugaratuko diren lehenengoei dagokienez aurreikusitako ordutegiari jarraituta. Azken igoera hori Azitaingo poligonotik egingo dute.

Proba zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Eibarko Txirrindulari Elkarteko webgunetik. Eta, hortik aparte, bigarren zatia ETB4-k ere emango du zuzenean. Aukera polita, beraz, Eibarko zaleentzat kaleak bete eta munduko txirrindulari onenak gertutik ikusi eta animatzeko.