Domekan zaletuen berotasuna beharko da SD Eibar-Huesca partidurako
SD Eibarrek SD Huesca eta Huescako zaleak hartuko ditu Ipuruan domekan, arratsaldeko 16:15ean hasiko den partiduan. Klub armaginak HyperMotion Ligako 32. jardunaldiko sarrerak salgai jarri ditu dagoeneko Orsaixanen eta online. Hilaren 23ko publiko orokorrarentzako sarreren prezioa honakoa izango da: Erdiko zona, 30 euro; A zonaldea, 25 euro; B zonaldea, 20 euro; Fondoak, 20 euro; eta Infantilak, 10 euro. Eskuragarri daude ere Premiun eserlekuak, 90 eurotan, eta The Club 1947, 50 eurotan. Horrez gain, Ipuruara joaterik ez baduzu, eserlekua uzteko aukera erabili leikezu. Lagapenak klubaren webgune ofizialeko abonatuaren atari pribatuan eta 943201831 telefonoan (Ext.1) egin daitezke.
Bestalde, Beñat San Joseren taldea gaur hasiko da hurrengo norgehiagoka prestatzen, Atxabalpen 11:00etatik aurrera egingo duten lan-saioarekin. Partiduaren aurreko beste lau entrenamenduak ere goizeko 11:00etan hasiko dira: biharkoa ere Atxabalpen izango da, etzikoa Ipuruan (baina ateak itxita), etzidamu Atxabalpen berriro, eta zapatuko partiduaren aurreko azkena toki berean, baina ateak itxita.