Domekatik aurrera ez da etxeratze-agindurik izango eta itxiera perimetralak amaituko dira EAEn
2021/05/07
19:15
eta kitto!
Iñigo Urkullu lehendakariak zuzendutako LABI batzordeak arratsalde honetan onartu du alarma-egoera bertan behera geratzen denean, domekan 00:00etan, indarrean sartuko den dekretu berria. Hasiera batean 20 bat egun iraungo du dekretuak eta LABIren batzordea hilaren amaieran berriz elkartzea aurreikusi dute. Dekretu berria indarrean sartzearekin batera, EAEn ez da etxeratze-agindurik izango, ezta itxiera perimetralik ere, eta posible izango da lau pertsona baino gehiago elkartzea. Horrekin batera, tabernak 22:00ak arte egongo dira zabalik.
ZER EGIN AHALKO DA
- Euskadi osotik libre mugitzea, konfinamendu perimetral guztiak bertan behera geratuko baitira.
- Beste erkidego batera joatea. Kontsultatu hemen: Erkidego bakoitzean indarrean egongo diren neurriak.
- Kalean edozein ordutan egon, etxeratze agindua amaitu egingo delako. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak deia egin du norberak bere mugikortasuna 23:00etatik 06:00etara mugatzeko.
- Kopuru mugarik gabe beste pertsona batzuekin elkartzea, kalean zein barrualdeetan. Bi salbuespen daude: ostalaritza (lau pertsona elkartu ahalko dira gehienez mahai bakoitzean) eta kirola (6 pertsonako taldeak gehienez).
INDARREAN EGONGO DIREN MURRIZKETAK
ORDUTEGIAK: 22:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
MERKATARITZAKO EDUKIERAK: 150 m2 baino gehiagoko establezimenduetan, %40; eta 150m2 arte, %60. Azoka txikietan, baimendutako postuen %50.
TXOKOAK: Elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita daude.
OSTALARITZA: Itxiera 22:00etan. Barneko edukiera %50. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
GAUEKO AISIA: Gaueko aisialdirako establezimenduak eta lokalak itxita jarraitzen dute.
JOKO-LOKALAK: Itxiera 22:00etan. %50eko edukiera.KULTU-LEKUAK. %35eko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez; eta leku itxietan, 6 gehienez.
MUSIKA- ETA AHOTS-JARDUERA: Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren gidalerroak betetzen dituen protokoloa beharko dute.
KIROL-INSTALAZIOAK: %50eko edukiera. Aldagelak, %35. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan.
KIROLA EGITEA: Aire zabalean edo barnealdean, gehienez 6. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.