Domina zaparrada Eibar Igerixanentzat Gipuzkoako eta Euskal Herriko Neguko Sarian
Larunbatean, otsailak 21, Zarautzen jokatutako Gipuzkoako Neguko Sarian domina ugari eskuratu zituzten Eibarko igerilariek. Urrezko dominak lortu zituzten Nora Guineak (100 tximeleta), Izaro Onekak (50 bular eta 200 estilo), Nahia Martinezek (100 bular) eta Malen Pedrosak (100 bizkar); zilarrezkoak Edorta Onekak (50 bular eta 50 libre), Julen Canalesek (100 estilo eta 50 libre), Nahia Martinezek (50 libre) eta Jone Avellanedek (100 eta 200 estilo) eskuratu zituzten; brontzezkoak, berriz, Nora Guineak (200 estilo), Julen Prietok (50 tximeleta) eta Ane Larrañagak (100 estilo).
Bestalde, Iruñeko Amaya kiroldegian jokatutako Euskal Herriko Neguko Junior eta Absolutu Txapelketan ere emaitza bikainak lortu zituzten. Paula Calvok hiru urrezko domina eskuratu zituen (200 estilo, 100 libre eta 200 bizkar), Jokin Oneka nagusitu zen 400 estilo proban, Elaia Mujikak zilarra lortu zuen 200 librean eta Itsaso Castrillok bi brontze bereganatu zituen (200 bizkar eta 400 libre).