Dominak eta marka hobekuntzak Deporreko atleten eskutik Ordizian eta Tolosan
Asteburu oparoa izan dute Eibarko Klub Deportiboko atletek Ordizian eta Tolosan jokatutako txapelketetan. Emaitzek argi erakutsi dute taldearen une ona: dominak, marka pertsonalen hobekuntzak eta etorkizunerako mezu sendoa.
Ordizian lortutako emaitzen artean, podiumean amaitutako hainbat proba nabarmendu behar dira, Deporreko ordezkariek maila bikaina erakutsiz. Lehia estuetan ere sendo aritu ziren, eta horrek fruituak eman zituen bai domina moduan bai postu esanguratsuetan.
Horrela, beraien abiadurako marka onenak (100 m aire librean) hobetu zituzten Nerea Aizpuru Boyerok, Maule Bernedo Sarasketak, Sonia Mendy Gomisek, Malen Anderez Aristik, Naia Astigarraga Berasaluzek eta Oier Acha Valdemorosek. Eta horrez gain, proba ezberdinetan aritu ziren ere bai gure klubeko Farah Chajrane, bere lesiotik ateratzen ari den Carlitou Mendy, Elene Beitia eta Asier Andreu.
Bestalde, Tolosan ere emaitza bikainak iritsi ziren, batez ere marka pertsonalen hobekuntzei dagokienez. Atleta askok euren denborarik onenak ezarri zituzten, entrenamenduaren eta jarraikortasunaren emaitza zuzena. Horrek erakusten du taldearen lan isila, pistan emaitza ikusgarri bihurtzen ari dela.
Horrela, Izadi Flores Azpitarte zilarrezko domina lortu zuen infantilen xabalina jaurtiketan eta Danel Zubia Canok brontzezko domina eskuratu zuen alebinen 150 m hesiak proban.
Mendy Ourensera
Euskadiko Federazioak Klubeko Sonia Mendy atleta aukeratu du 16 urtez beherakoen Espainiako txapelketan Pisu jaurtiketan Euskadiko selekzioa ordezkatzeko Ourense-n egingo den Selekzioen txapelketan datorren maiatzaren 9 eta 10ean.