"Dreaming Juliet" antzezlana taularatuko du Elefante Elegante antzerki konpainiak barixakuan
2021/10/04
08:47
eta kitto!
Barixakuan 20:00etan “Dreaming Juliet”, William Shakespeareren “Romeo eta Julieta” lanean oinarritzen den antzezlana eskainiko du Coliseo antzokian Elefante Elegante Teatro taldeak. Lana 12 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago eta gaztelaniaz taularatuko da. Pablo Sanchezek zuzenduta, antzezleak Maria Torres, Gonçalo Guerreiro, Marta Alonso, Nacho Martin eta Miguel Paz dira. Sarrera doan da, gonbidapenarekin. Gonbidapenak Coliseoko leihatilan eska daitezke, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era eta Kutxabank-en. Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira.
Mugimendu-antzerkian, zuzenean interpretatutako musikan eta dantzan oinarritutako ikus-hizkuntzaren bidez, antzezlan honek grinaren poetika unibertsala sortzen du: “Jatorrizko piezan, protagonistek maitasun debekatu eta idealizatua bizi dute, bien familiek kondenatua. Harreman estua dute, iraupen laburrekoa eta azken funestoa. Orain, pentsa dezagun Romeo eta Julieta ez zirela hil, eta haien arteko harremanaren oztopo nagusia ez zela haien familien oposizioa, baizik eta mundu garaikideko errutinen ezbeharrak. Zein dira Julietaren ametsak? Nola zahartuko litzateke Romeo? Non egongo litzateke maitasunerako prest?”.