Duatloi denboraldia hasi dute Jaz Eibar Triatloi Taldekoek
Gure herriko seikoteak 17. postua eskuratu baitzuen 50 talde baino gehiagoren artean
2025/02/19
12:03
eta kitto!
Aurreko asteburuan abiatu zen gurean duatloi denboraldia, Zornotzan jokatutako taldekako erlojupeko modalitateko Euskadiko duatloi esprint txapelketarekin. Bertan parte hartu zuen Jaz Eibar Triatloi Taldeko ordezkaritzak maila bikaina eman zuen, gure herriko seikoteak 17. postua eskuratu baitzuen 50 talde baino gehiagoren artean. Jokin Amorrosta, Iker Goikoetxea, Roberto Gartzia, Ugaitz Gartzia, Iñigo Gaston eta Jonatan Alustizak osatu zuten taldea.
Hurrengo egunean, domekan, distantzia ertaineko duatloia jokatu zen Vianan eta hor ere bikain jardun zuten eibartarrek: Pablo Zabalak hamargarren postuan amaitu zuen, Alex Higuerak 20.ean eta Aitor Fernandez 78. postuan helmugaratu zen.