DYA elkartekoek Bihotz Biriken Suspertzearen teknika erakutsiko dute bihar Untzagan

DYA elkartekoek Bihotz Biriken Suspertzearen teknika erakutsiko dute bihar Untzagan
2017/06/02 16:00
eta kitto!
Bihotz-Biriken Geldialdi bat parean gertatuz gero nola jokatu jakitzeak duen garrantziaz jendea ohartarazteko asmoz, “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” goiburuari jarraituta, DYA elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Izan ere, elkarteak azaldutakoaren arabera, bihotz-gelditze baten osteko lehen 5 minutuetan egoki jokatuz gero, biziraupenerako aukera %70era igotzen da. Gainera, Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraz eta azkar (10 minutu baino ez dira behar) ikasi daitekeela diote, “nahiz eta aurretik osasun formakuntzarik ez izan, edozeinen eskura dago”.

IMG_0851

Teknika ikastea zein erreza den erakusteko, hainbat herritan egongo dira, ikasi nahi duenari doan irakasteko prest. Eibarren bihar goizean, 10:00etatik 13:00era egongo dira, Untzagan.  Eta, nahi izanez gero, biziak salbatzeko teknika bideoklip honi begira, kantuan ikasteko aukera ere badago.

https://youtu.be/WHwQldhC9qs