Martxoaren 8rako lehen kartel-lehiaketa abiarazi du Berdintasun Zerbitzuak
2017/01/17
07:54
eta kitto!
Eibarko Berdintasun Zerbitzuak - Andretxeak, Emakumeen Mahaiaren, Arrate Kultur Elkartearen eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen laguntzarekin, lehen kartel-lehiaketa abiarazi du martxoaren 8rako. Aukeratutako gaia "Emakumea eta Artea" da eta kartel irabazlea martxoaren 8ko kanpainiaren eta egitarauaren irudia izango da.
Kartelak otsailaren 16ra arte Pegorara eraman ahal izango dira. Jasotako kartelekin erakusketa antolatzeko asmoa daukate antolatzaileek. Erakusketa, martxoaren 8tik 26ra, Portaleko erakusketa gelan egongo da zabalik eta martxoaren 8an, eguerdiko 13:00ean, sari-banaketa izango da bertan. Saria 400 eurokoa izango da, Eibarko dendetan gastatzeko.
Andretxearen webgunean informazio gehiago duzue eskuragarri: http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/2017Martxoaren8koKartellehiaketa/4/218.shtml