EAJ-k gudariei omenaldia egingo die gaur
Gaur betetzen dira 75 urte Eibar bonbardatu eta suntsitu zutela eta EAJ-k gudariei omenaldia egingo die: 11.30etan agintariei, gudariei, omendutakoen senideei eta beste guztiei harrera egingo zaie Untzagan eta 12.00etan ikurriña igoko dute bertan. Jarraian, kandela bat ixotu eta Gerra Zibilean hildakoak gogoratzeko ohorezko aurreskua dantzatuko da. 13.00etan, berriz, agintari eta ordezkari jeltzaleek oroigarria oparituko diete omendutakoei. Ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu eta Joseba Egibar egongo dira. Horien ostean, nahi duenak Batzokian egingo den bazkarian parte hartzeko aukera izango du, aldez aurretik 943120616 telefonora deituta izena emanda, plazak mugatuak dira-eta. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa da. Horrez gain, bonbardaketak gogoratzen dituen bideoa zintzilikatu dute www.eibargaratuz.com webgunean, nahi duenak ikusi dezan.