EAJ-PNV Eibarren nagusi
2016/09/25
22:35
eta kitto!
Eibarren EAJ-PNV alderdia nagusitu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 4.223 botorekin. Orain dela 4 urteko emaitza antzerakoa lortu du alderdi jeltzaleak, orduan 4.250 boto lortu zituen-eta. Bigarren alderdia EH Bildu izan da, 2.898 botorekin (2012an 3.839 eskuratu zituen). Hirugarren lekuan, PSE-EEk 2.784 boto eskuratu ditu guztira, 2012an baino 1.170 boto gutxiago. Elkarrekin Podemos-ek 1.686 boto lortu ditu, eta 940 PP-k.
EAJ-PNVko ordezkariak Batzokian harrapatu ditugu garaipenarekin pozik. Adierazi ditutenez, "konpromisoa hartzen dugu lanean jarraitzeko, eta eskerrak eman nahi dizkiegu alderdiari botoa eman dieten 4.223 pertsonei".