Eibar FT-k Iberdrola Ligan jokatuko du datorren denboraldian

Eibar FT-k Iberdrola Ligan jokatuko du datorren denboraldian
2021/06/07 07:54
eta kitto!
Logroñesi 1-2 irabazi ondoren, Eibar FT-k mailari eutsiko dio eta goi-mailan jokatzen jarraituko du datorren denboraldian. Atzoko partiduan jaitsiera postuetan dagoen talde errioxarra markagailuan aurreratu egin zen 47. minutuan, baina eibartarrek berehala eman zioten buelta neurketari Arola Aparicioren (54. minutuan) eta Carla Moreraren (63. minutuan) golei esker. Handia egin zuten gorriurdinek, 14. minututik aurrera jokalari bat gutxiagorekin jokatu zutelako, Arene Altonagak bi txartel hori ikusi ondoren.

Denboraldi hasiera bikaina egin ondoren, Iker Dorronsorok gidatzen duen taldeari pixka bat luzea egin zaio urtea eta azkeneko partiduetan kostatu egin zaio puntuak irabaztea. Orain, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, lasai amaituko du denboraldia Eibarrek.