Ederki pasatu zuten Untzagan jokatutako belaunaldien arteko futbolin txapelketan

Ederki pasatu zuten Untzagan jokatutako belaunaldien arteko futbolin txapelketan
2023/10/27 11:07
eta kitto!
Aste honetan, eguazten arratsaldean jokatu da Kalabaza Saria, belaunaldien arteko futbolin txapelketa, Untzaga Gizarte Etxean. Belaunaldi ezberdinak bikoteka elkartzeko egin duten lehen saiakera izan da eta, horrela, aitxitxa-amamak biloba-ilobekin batera ederki aritu ziren: “Sasoi betean dauden aitxitxak ikusi ditugu, gaztetan bezala eskumuturrari eragiten, jokalariak maisuki mugitzeko”. Daniel Badiolak Ekhi bilobarekin batera osatutako bikoteak irabazi du txapelketaren lehen edizioa eta garaikur-kalabaza eraman zuten. Horrez gain, parte-hartzaile guztientzat gozokiak banatu zituzten antolatzaileek.