Eduardo Zubiaurre hautatu dute Confebaskeko presidente izateko
2019/04/10
09:51
eta kitto!
Confebaskeko egungo presidente Roberto Larrañagak udan amaituko du agintaldia, lau urte beteko dira-eta kargua hartu zuenetik, eta Jaz Zubiaurre SA enpresako arduradun nagusiak hartuko du bere tokia, Adegik hautatuta. Eibartar batek beste bati pasatuko dio lekukoa, beraz; Larrañagaren kasuan, bere ibilbide profesionala Araban egin badu ere. Zubiaurre, bestalde, Adegiko presidentea izan zen 2006 eta 2012 bitartean eta, orain hautagaia proposatzeko txanda Gipuzkoako elkarteari dagokionez, berak izango du Confebask patronaleko buruzagitza hartzeko aukera. Confebaskek Bizkaiko Cebek konfederazioko, Arabako SEA elkarteko eta Gipuzkoako Adegi elkarteko enpresaburuek osatzen dute.