Edurne Zenarruzabeitiak irabazi du "Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen!" lehiaketaren lehenengo saioa

Edurne Zenarruzabeitiak irabazi du "Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen!" lehiaketaren lehenengo saioa
2020/10/26 11:14
eta kitto!
Joan den zapatuan lehiaketa berri batekin kaleratu zen ...eta kitto! Euskara Elkartea. "Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen!" izenburuko lehiaketaren lehenengo saioa izan zen, eta parte-hartzaileek han zeuden bi tartek elkarrekin zenbat pisatzen zuten asmatu behar izan zuten. Bata, El Tío Palancasek emandako gozoki-tarta zen, eta bestea, berriz, San Andres Gozotegiko ohiko tarta ederra. Jende ugari hurbildu zen mahaira jolastera, baina bi tarten pisua bete-betean asmatu zuena Edurne Zenarruzabeitia izan zen: 3.595 kg pisatu zuten biek batera: 2.010 kg gozoki-tartak, eta 1.585 kg besteak. Edurnek, tarta biekin batera, hiru botila xanpain ere eraman zituen etxera.

Urtea amaitu aurretik beste bi egunetan irteteko asmoa dauka ...eta kitto!-k: azaroaren 28an eta abenduaren 12an lehiaketa berria izango da jokoan. Ordurako jaki gazi zoragarriak izango dira jokoan.

Enkantea2

 

 

 

 

 

 

 

Enkantea 6ItziarEnkantea1Enkantea4Enkantea 5