[EFEMERIDEAK] Abenduak 30
Piperraren Munduko Eguna
2024/12/30
10:33
eta kitto!
- Piperraren Munduko Eguna
1494. urteko dizienbriaren 29xan herriko Konzejua (Juan Ibañez de Orbea alkatia, Rodrigo de Eizaga prokuradoria eta Martin Gorgori juradua) eta herriko jendia -lautik bikua baiño gehixago batu ziran- Ibarra de Suso-Ibargaiñera zoian erregebidian batu ziran, Sancho Sanchez de Ibarra notarixuaren aurrian. Areeta, Unbee eta Urkidi inguruetako “dehesetan”, eta herrixaren beste terrenuetan, iñork ez haritz ez pagorik ez mozteko erabagi zan, ez haundi eta ez txiki, ezta Unbeetik Asurzako bittarteko terrenuetan be, eta Elgetako mojoietan eguazan terrenuetan be ez. Multetan batutako dirua konzejuko obretarako izango zan zati bat; 60 marabedi, zaharretakuak, mendixetako guardendako izango ziran.