[EFEMERIDEAK] Irailak 24
- Gorilaren Munduko Eguna
- Pertsona Gorren Munduko Eguna
1845. urteko setienbriaren 24an egin eban eskrituria Juan Cruz de Aranburu Eibarko eskribauak, zelan Albizuri-Aurreako 2.712 estadu zabal zan mendi zatixa (iñausittako 60 arbolako hariztixa be baeguan bertan), San Romango sakristaua zan Agustin de Guisasolak gozau zeikian aurreruntzian be.
Aurretik Francisco de Guisasola Escaregui eta Juan Andres de Zumaranek herrixak eurekin zorrak ekazala eta zorrok kobratzeko Albizuri-Aurrea mendixori enbargatzeko hasi ziran gestiñotan. Baiña hori mendixori San Roman ermittako sakristauak erabiltzen eban, ermittia zaintziaren truke; jakin ebanian enbargatzekotan ebizala, ermittako giltzak hartu eta Aiuntamentura juan zan, sakristau izatiari laga bihar etsala esaten. Holan, Aiuntamentuko edillak erabagi eben enbargua geratu, eta lehengo moduan lagatzia; uniko, sakristauak 1.000 errial emon biharko etsen Francisco de Guisasola eta Juan Andres de Zumarani, konpensaziño moduan.