[EFEMERIDEAK] Irailak 29
Bihotzaren Munduko Eguna
2024/09/29
09:30
eta kitto!
- Bihotzaren Munduko Eguna
1904. urteko setienbriaren 29xan Matxariko labaderua haunditzeko obren planua eta presupuestua (1.722,05 pezetakua) ontzat hartu ziran.
Eta bi mende eta erdi pasatxo aurretik, 1633. urteko setienbriaren 29xan egin ziran herriko elekziñuetan, Juan Bautista de Orbea Urquizuk urten eban alkate. Bera Erregiaren Konsejukua zan, eta Erregiaren etxeko “gentil-hombre” haundiki edo zerbidore be bai. Lehelengo tenientia Francisco de Eguiguren izan zan, eta bigarrena Antonio de Isasi almirantia. Alkatiak kanpora juan bihar izan eban eta bigarren tenientiak be bai; Eibarren lehelengo tenientia geratu zan bakarrik. Alkate moduan, 1633. urtian, Francisco de Eguiguren -Ascensio de Eguigurenen semia- agertzen da.