EGI-k kondoiak banatuko ditu Sanjuanetan
2016/06/16
18:34
eta kitto!
Euzko Gaztedi-EGI, EAJ-PNVren gazte-erakundeak, datorren astean ospatuko ditugun San Juan jaietan kondoiak banatuko ditu, doan. Gazte jeltzaleek "Zurea babestu" goiburuko kanpaina deigarria abiatu dute, oso mezu zuzen eta argiarekin: "Datorren 26an ez utzi ziria sartzen, zurea babestu". Diotenez, "EGI-k gurea babestearen alde egiten du: bekak eta hezkuntza publiko duina; euskara, gure kultura eta nortasuna, gazteon iritziak askatasunez azaltzeko eskubidea; pertsona guztien eskubideak, jatorriari begiratu gabe; eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea. Horiek guztiek babesa behar dute eta EAJ-PNVk geureari eusteko lanean dihardu".
Kanpaina asteburuan hasi eta San Juan egunean, ekainaren 24an amaituko da eta, martxan dagoen egunetan kondoiak banatuko dizkiete Eibarko gazteei. Azaldu dutenez, "gazteak EAJri botoa ematera animatu nahi ditugu. Kanpaina gure interes, bekak, kulturaren babesean oinarritu dugu eta horregatik erabaki dugu preserbatiboak banatzea". EGIk Euskadi osoan banatzeko 10.000 antisorgailu prestatu ditu, gazteak dabiltzan lekuetan banatzeko.