Egoaiziak 25 urteko ibilbidea ospatuko du Portalean

Egoaiziak 25 urteko ibilbidea ospatuko du Portalean
2025/11/18 13:56
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Datorren azaroaren 22an, Egoaizia elkarteak bere 25 urteko ibilbidea ospatuko du Portalean egingo den ekitaldi irekian, goizeko 11:00etatik 12:30era. Topaketa hau elkartearekin urte hauetan nolabait lotura izan duten pertsona guztientzat izango da: parte hartu dutenentzat, lagundu dutenentzat edo, besterik gabe, gertutasuna sentitu dutenentzat.

Ekitaldiaren hasieran, Egoaiziaren ibilbidea eta historia azaltzen dituen bideoa proiektatuko da, urte hauetan bizitako esperientziak eta egindako lanaren irudiak partekatuz. Ekitaldia pintxo batekin amaituko da, “25 urteko konpromisoa, elkartasuna eta adiskidetasuna ospatzeko”.

Topaketa hau “lankidetzaren eta elkartasunaren balioa aitortzeko une bat” izango dela adierazi du Egoaiziak.