Egogain gerontologia zentrukoak hitzarmenaren alde borrokan
2013/06/06
00:00
eta kitto!
Eskualdeko hiru erresidentziatan, Eibarko Egogain Gerontologia Zentruan, Elgoibarren eta Mutrikun greba mugagabean daude maiatzaren erdialdetik, hitzarmen propioa izatearen alde. Horren harira, atzo (eguaztena, hilak 5) elkarretaratzea egin zuten Untzagan. Eta gaur (eguena) 11.00etan beste horrenbeste egingo dute, Mutrikuko udaletxeko plazan. Probintziako zaharren egoitza gehienek egindako moduan, Eibarko Egogainek ere egun gutxi barru Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako hitzarmena sinatzea espero dute.