Egogaingo beharginek Urkizuraino eraman zuten euren borroka atzo
2019/06/06
13:12
eta kitto!
Egogain Gerontologia Zentruko langileak irailaz geroztik ari dira Foru Aldundiak eurenean ezartzen ari den eredua salatzen. Diotenez, “pribatizazioak, lan baldintzen kaxkartzeak, azpikontratan lan egiten duten lankideen egoera eskasak… horiek guztiek ematen ari garen arretaren kalitatean eragin handia dute. Horren adibidea asteburu honetan bertan ikusi dugu, gaueko txandan erizaintza zerbitzu barik egon gara eta. Izan ere, inposatzen ari diren neurriek langileak beste enpresa batzuetara joatea eragiten ari dira. Horregatik borrokatzen jarraitzen dugu eta ez dugu etsiko. Langile eta sindikatu guztiak bat eginda gaude”. Eguaztenean, azoka eguna zela aprobetxatuta, Urkizun egin zuten kontzentrazioa.