Egoitz Rios borrokalariak puntuetara irabazi zuen Cintruenigon

Zapatu honetan berak eta Jhon Nunezek Inda Team ordezkatuko dute Zarauzko kiroldegian egingo den jaialdian
Egoitz Rios borrokalariak puntuetara irabazi zuen Cintruenigon
2024/11/13 11:01
eta kitto!

Cintruenigoko kiroldegian aurreko zapatuan egindako k1 eta boxeo jaialdian, gure herriko Inda Team taldeko Egoitz Rios etxean borrokatzen zuen bertako Piscil gimnasioko Alvaro Arriazu nafarroari nagusitu zitzaion puntuetara. Kick boxing modalitatean lehiatutako borrokaldia 75 kilorainoko pisukoa izan zen. Modu horretan Riosek bere seigarren borroka bereganatu du.

 

Zapatuan Zarautzen

Zapatu honetan berak eta Jhon Nunezek Inda Team ordezkatuko dute Zarauzko kiroldegian egingo den jaialdian. Kick boxing modalitateko borroketan, Nunezek 67 kilora arteko mailan lehiatuko du eta Riosek 75era artekoan, “kasu bietan oso aurkari zailen aurrean”.