EGURALDIA | Barixaku euritsua dugu aurretik
2023/04/14
08:39
eta kitto!
Goizean goibel egongo da eta euria egingo du, arratsaldetik aurrera ostarteak zabalduko dira eta noizbehinka zaparradak botako ditu.
Mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean goiz hego-mendebaldekoa nagusi, arratsaldean ipar-mendebaldekoa, bolada gogor batzuekin.
Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira.
Iturria: Euskalmet