Eguaztenean hasiko dira Soraluzeko jaiak
Hilaren 24an hasiko dira Soraluzeko jaiak. 19:00etan egingo den kanoikadak emango die hasiera jaiei, baina aurretik hainbat ekintza egingo dira. Gero, 23:00etan, Tapia eta Leturia Band-ek kontzertua emango du Plaza Zaharrean, eta ordu berean Malko, Zentru Okerrak eta Kaparrak taldeak Zubi Nagusian izango dira.
Eguenean, Santiago Egunean, goizetik gauerako egitaraua prestatu dute. Besteak beste, artisauen azoka, gazten dastaketa, erraldoiak eta kilikiak, herri bazkaria, haurrentzako musika eta dantza ikuskizuna, kontzertuak (Sheldon’s Brothers eta Fan&Go), danborrada eta diskofesta (Oihan Vega) egingo dira.
Hilaren 26an Santa Ana eguna ospatuko dute. Egunean zehar puzgarriak jarriko dituzte frontoian, zezenak egongo dira goizean eta arratsaldean (eta suzko zezena), larrain-dantza, eta DJ Tititpuntik eta Zopilotes Txirriaos taldeak musika jarriko dute.
Jaiak 27an amaituko dira, baina egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Aipatzekoa da 22:30ean Goxua’n Salsa taldeak kontzertua eskainiko duela.