Lore eskaintza antolatu du Zaldibar Argituk, 3 hilabete pasatu direla gogoratzeko

Lore eskaintza antolatu du Zaldibar Argituk, 3 hilabete pasatu direla gogoratzeko
2020/05/04 12:14
eta kitto!
Eguaztenean (maiatzak 6) hilabete beteko dira Zaldibarren, zabortegian gertatutako luizian Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze desagertu zirela eta, hori gogoratzeko, Zaldibar Argitu plataformak mobilizazioak deitu ditu egun horretarako: goizeko 08:00etatik iluntzera bitartean, herritarrak bi langileak gogoratzeko lore eskaintza egitera animatu nahi dituzte. Eibarren, eskaintza Untzagan izango da, horretarako prestatutako gunean. Horrez gain, gauza bera egingo dute Zallan, Markiña-Xemeinen, Ermuan, Zaldibarren, Elgetan eta Mallabian, herri bakoitzeko plazan. Ondoren, 20:30ean, Euskal Herriko balkoietan 5 minutuko burrunbada egiteko deia egin dute. Jarraian, bi kandela piztu eta Zaborrezko munstroa kantua ipintzera gonbidatu dute jendea. Bestalde, egun osoan zehar egindako lore eskaintza eta langile bien omenezko beste ekitaldietan egindako argazkiak sare sozialetan partekatzeko deia egin dute plataformatik, #zaldibarargitu eta #joaquinetaalbertogogoan traolak erabilita.

zalbibar 3 hilabete 2

https://www.youtube.com/watch?v=GLgNKZLS_iM#action=share

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001