Eguen zuri eta Santa Ageda bezpera ospatuko ditugu gaur arratsaldean
17:00etan, Jainaga eta Narbaizarekin Urkizutik Untzagaraino kalejira egongo da eta, ordu berean, Lisker taldeak girotutako dantzaldiarekin gozatu ahal izango dugu Untzagan. Bitartean, 19:00ak arte, hainbat tailer egongo dira Astixaren eskutik Untzagako karpan: karetak eta apaingarriak egin eta aurpegia margotzeko aukera izango dute herriko haurrek. Eibarko erdialdea itxita egongo trafikoarentzako 15:00etatik 21:00etara.
Bestalde, 19:00etan Santa Ageda Batzen kalejira hasiko da, Sostoa Abesbatzaren eta J.B. Gisasola Musika Eskolako trikitilarien eskutik; Egogainetik Urkizuraino joango dira. Kantuzaleak abesbatzakoek Sare-rekin bat egingo dute eta 18:30ean kalejiran igoko dira Urkizutik Untzagara. Azkenik, Kaleetan Katuz Abesbatza ere aterako da gaur kalera, 19:30etik aurrera.