Eguenetik domekara arte Garagardo Festa egongo da Eibarren
Zapatuan bi txarangek Eibarko kaleak giro bereziaz jantziko dute, "mundu guztia dantzan jartzeko gogoz"
2024/10/22
12:38
eta kitto!
Eguenean, urriak 24, hasi eta zapatuan amaituko den "Oktober Fest" Garagardo Festak "herria animatu eta kale giroa pizteko" asmoarekin sortu dute. 26 tabernarik bultzatutako ekimenak ECCA eta Udalaren laguntasuna izan du. Taberna bakoitzak bere garagardoak eskaini ahal izango ditu, "bertako eta artisau garagardo mota ugariren artean" eta animatzen direnek "janari goxoak ere prestatu ditzakete", okasiorako taberna apaintzeko aukera baztertu barik. Zapatu arratsaldean, gainera, une bereziena biziko dute, bi txarangek Eibarko kaleak giro bereziaz jantziko baitute, "mundu guztia dantzan jartzeko gogoz".