Egunean Behin jokoaren 17. denboraldia astelehenean abiatuko da
Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozialak lagunduta urtarrilaren 27an abiatuko da Egunean Behin jokoaren 17. denboraldia. 10 asteetan egunero partida bat jolasteko aukera emango du, egunero 10 galdera ahalik eta azkarren erantzuteko. Eta astero sariak banatuko ditu. Denboraldiko lehenarentzat, telebista; 2. eta 3.ak, telefono bana; eta zozketaz aurikularrak.
Duela 6 urte plazaratu zuen CodeSyntax enpresa eibartarrak EGUNEAN BEHIN, mugikorrerako galdera erantzunen joko ezaguna eta dagoeneko 16 denboraldi izan dira. Azken denboraldian 65.000 parte hartzaile izan zuen "Egunean Behin"-ek eta guztira 230.000 jokalari, 16 denboraldi, eta 50 milioi partida baino gehiago izan ditu. Euskarazko Kultura Digitala bultzatzen lagundu du, eta beste hizkuntza batzuetan zabaldu da ere bai.