Egunean Behin lehiaketaren 13. denboraldia hasi da gaur

Egunean Behin lehiaketaren 13. denboraldia hasi da gaur
2023/10/02 13:06
eta kitto!
Codesyntax enpresa eibartarrak sortutako Egunean Behin jokoak denboraldi berria estreinatu du gaur, 13.a hain zuzen ere. Lehiaketak hamar aste iraungo du eta abenduaren 10ean amaituko da, Durangoko Azokako egunetan. “Ondoren finalen bat egingo dugun edo... aukera irekita dago, ikusiko da”, diote lehiaketaren antolatzaileek.

EiTB Komunikazio Taldea eta Primeran streaming plataforma euskaldun berria izango dira denboraldi honetako babesleak, eta Euskaber, Gaitu, Krean, Burutu, Euskaraz Barra Barra, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra, Berria eta Ba Veggie enpresek ere sariak emango dituzte.