Eguneroko hitzak hamaika hizkuntzatan jasotzen dituen hiztegia osatu dute

Elgoibar, Deba, Soraluze eta Eibarko udalek prestatu dute Eskuko Hiztegia
Eguneroko hitzak hamaika hizkuntzatan jasotzen dituen hiztegia osatu dute
2024/11/11 11:27
eta kitto!

Egunerokoan erabiltzen diren oinarrizko hitzak hainbat hizkuntzatan jasotzen ditu Elgoibar, Deba, Soraluze eta Eibarko udalek Eskuko Hiztegiak. Hitzak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, portugesez, arabiarrez (baita ahoskera ere), urdueraz (baita ahoskera ere), woloferaz eta errumanieraz daude.

Hiztegian 200 hitzetik gora ageri dira, hainbat sailetan banaturik: agurrak; denbora; norabidea; ohiko hitzak; garraioa; pertsonak; jatekoak eta edatekoak; hoteletan, jatetxeetan, eta tabernetan erabiltzen diren hitzak; egunak eta hilabeteak; zenbakiak; etxea; lekuak; turismo guneak; dirua; komunikatzeko tresnak…

 

Helburuak

Egitasmoaren helburua bikoitza da. Batetik, euskararen presentzia eta erabilera sustatzea; eta bestetik, herria ditugun beste hizkuntzetara hurbiltzea.

 

Deskarga

Hiztegia paperezko formatuan banatuko dute, baina bertsio digitala ere eskuragai egongo da.