EGURALDIA | Aldaketa arratsaldetik aurrera

Euria egingo du eta tenperaturak jaitsiko dira
EGURALDIA | Aldaketa arratsaldetik aurrera
2024/02/22 eta kitto!

Goizean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak. Egunaren erdiko orduetan zerua estalita geratuko da eta arratsaldean euritara joko du.

Hego-mendebaldeko haize zakarra, eguerdi aldera ipar-mendebaldera aldatuko da.

Tenperatura gutxi jaitsiko da; minimoak azken orduetan neurtuko dira.

 

Iturria: Euskalmet