EGURALDIA | Argitsuago egongo da gaur
Hori bai, tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
2024/03/05
08:37
eta kitto!
Zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin; arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira. Zaparrada txikiak botako ditu; arratsaldean atertzera egingo du.
Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin; goizean ipar-mendebaldetik finkatu eta arratsaldean indarra galduko du.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet