EGURALDIA | Arratsaldean atertzera joko du

Tenperaturak pixka bat jaitsiko dira
EGURALDIA | Arratsaldean atertzera joko du
2024/11/25 10:03
eta kitto!

Goizaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta goizean goiz zerua oso hodeitsu geratuko da; arratsalde-gauean hodeiak gutxitu egingo dira. Goizean goizetik aurrera euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina; arratsalde-gauean atertzera egingo du. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin haizeguneetan; goizean mendebal-osagaira egingo du, ahul-bizi ibiliko da goizean.

Arratsaldean haizea baretu egingo da eta arratsalde-gauean aldakor eta ahul ibiliko da.

Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet