EGURALDIA | Arratsaldean eguzkia nagusituko da

Tenperatura maximoak igo egingo dira
EGURALDIA | Arratsaldean eguzkia nagusituko da
2025/06/16 10:07
eta kitto!

Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Goizaldean eta goizean goiz zerua oso hodeitsu egongo da behe-hodeiekin. Goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta eguzkitsu geratzeko joera izango da.

Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren bigarren partean ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Gauean norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da.

Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet